Txakolin Eguna ospatuko dute Aian apirilaren 8an

Karkara 2018ko api. 3a, 15:08

Goizeko 11:30ean emango diote hasiera txakolinaren festari, eta jan edanaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Apirilaren 8an, igandea, Txakolin Eguna ospatuko dute Aian. Goizeko 11:30ean emango diote hasiera festari Herriko Plazan, eta egun osoan zehar, jan edanaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. 4 euroren truke kopa erosteko aukera jarriko dute antolatzaileek, eta txahal mokadutxoak ere izango dira 2 euroan.