Aiako nekazalturismoek okupazio altua izan dute Aste Santuko egunetan

Karkara 2018ko api. 4a, 17:18

Iturrarango parketxean jende dezente ibili da jai egunetan, eta txirrindulari itzuliak ere jende ugari bildu zuen Aiako Elkano auzoan.

Okupazio oso altua izan dute Aiako nekazalturismoek Aste Santuko bost egunetan; 100%ekoa, hain zuzen ere. Hori adierazi diote KARKARARI bost ostatalekutako langileek. Espainiar jatorrikoak izan dira jaso dituzten turista gehienak.

Iturraranen 1527 bisitari izan dituzte bost jaiegunetan; zifra ona da, baina bertakoen arabera, iazkoa baino zertxobait txikiagoa. Espainiarrez gain, euskaldun ugarik ere bisitatu dute Pagoeta parke naturaleko parketxea.

Bestalde, Itzulia Basque Country txirrindulari lasterketa dela-eta, jende ugari pilatu zen Elkanon. Ziklistek ikuskizun ederra eskaini zuten auzoko maldetan, errepide bazterretan elkartu zen ikusle mordoaren  gozamenerako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!