Pertsonen intuizioari eta energiari buruzko ikastaroa asteburu honetan Orion

Karkara 2018ko api. 5a, 16:31

Norberaren barne-ezagutza hobetzea du helburu apirilaren 7 eta 8an egingo den saioak. Izena emateko, Mandalara Taldearekin jarri behar da harremanetan.

Orioko Mandalara Taldeak (Antxiola 15-behea) Intuizioa eta Energia ikastaroaren 10. edizioa hartuko du asteburu honetan, hilak 7 eta 8. Pertsonaren barruko energien funtzionamendua eta besteen energiek gugan nola eragiten duten izango dira hizpide, besteak beste.

Halaber, osasuntsuago egoteko energien kudeaketak duen garrantziaz hitz egingo da. Izena emateko Mandalara Taldearekin ipini behar da harremanetan. Ikastaroari buruzko informazio gehiago, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!