Turismo teknikari eta Kanpineko zuzendari postuak, oraingoz hutsik

Karkara 2018ko api. 6a, 12:31

Hautagaiek ez dituzte gainditu lehen azterketak, eta epaimahai kalifikatzaileak hutsik laga ditu bi postuak oraingoz. Udalak deialdiaren oinarriak hil honetan egokitzeko asmoa du, prozesua berriro lehenbailehen abiarazteko.

Orioko Udalak 2017ko uztailean atera zituen bi lanpostuetarako deialdiak: Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariarena eta Udal kanpineko zuzendariarena, hain zuzen ere.

Bi lanpostuetarako hautaketa prozesuak lehiaketa-oposizio bidez egin dira. Hautagaiek izena eman ostean, Udalak onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu zituen Abenduaren 5ean. Hiru hilabete geroago, 2018ko martxoaren 23an, bi lanpostuetarako hauta-frogen lehen ariketak (azterketak) egin ziren kultur etxean.

Udalak martxoaren 27an argitaratu zituen azterketen emaitzak, eta dokumentu horien arabera, bi hautaketa prozesuetako azterketa bat ere ez dute gainditu hautagaiek; ondorioz, epaimahai kalifikatzaileak hutsik laga ditu bi lanpostuak oraingoz.

Udalak ahalik eta azkarren abiarazi nahi du prozesua berriro, gaia dagokion batzordean landu eta lehiaketa oposizio prozesuko oinarrietan egokitzapenak egiteko. Moldaketan egin ostean, oinarri berriak hil honetan onartzea da asmoa.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!