Maialen Sarasuak "Gure oroitzapenak" proiektuan parte hartu du

Karkara 2018ko api. 10a, 09:23

Joseba Sarrionandiaren literaturatik abiatuz, fikziozko film kolektiboa osatzen ari dira hainbat zinemagile.

Bihar aurkeztuko dute Bilbon Gure oroitzapenak proiektua: Joseba Sarrionandiaren literaturatik abiatuz, hainbat zinemagileren artean osatuko den film kolektiboa. Kafe Antzokian goizeko 11:00etan eskainiko den prentsaurrekoan, proiektuari buruzko zehaztapenak emango dira, eta filma sorkuntza prozesuko zein fasetan dagoen ere azalduko dute.

Euskal Herriko hainbat zinemagilek parte hartu dute proiektuan: Oskar Alegria, Maider Oleaga, Fermin Muguruza, Josu Martinez... tartean, Maialen Sarasua.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!