Orioko pilotariak, Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketan lehian asteburuan

Karkara 2018ko api. 12a, 09:44

Aritz Lertxundi Makazaga eta Jon Zendoia Illarramendi herritarrek partida bana jokatuko dute txapelketako lehenengo jardunaldian.

Gipuzkoako Lau t'erdiko txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan Orioko Pilota Elkarteko Aritz Lertxundi Makazagak eta Jon Zendoia Illarramendik.

Lehenengoak larunbatean, apirilak 14, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatuko du 18:00etan. Zendoia berriz, ostiralean, hilaren 13an, Villabonako Behar Zanan arituko da lehian arratsaldeko 19:30ean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!