Orioko gaztetxoek hiru garaipen lortu dituzte Gipuzkoako Batel Txapelketan

Karkara 2018ko api. 16a, 10:36

Atzo arratsaldean jende ugari bildu zen plazan, estropalarien garaipenak ospatzeko egindako alironean.

Atzo goizean, igandearekin, Gipuzkoako Batel Txapelketako finalak jokatu ziren Pasai Donibanen. Jardunaldia ona izan zen Orioko estropalari gaztetxoentzat, hiru bandera irabazita itzuli baitziren etxera. Neskek infatiletan eta promesen kategorietan lortu zituzten garaipenak, eta mutilek, infantilen estropada irabazi zuten.

Garaipenak ospatzeko, atzo 19:30etan alirona egin zen herriko plazan, eta jende ugari juntatu zen. Pasai Donibanen lortutako hiru banderez gain, estropalariek laugarren bat ere atera zuten udaletxeko balkoira: lehengo astean kadete neskek irabazitako Gipuzkoako Batel Ligakoa, hain zuzen ere.

Azpian, garaipenak lortu zituzten tripulazioetako estropalarien izenak eta denbora ofizialak:

Infantil neskak

Arraunlariak: Saioa Olasagasti, Joana Lertxundi, Nahikari Estevez, Nagore Iturralde, Haizea Gozategi (patroia)

Ordezkoak: Ainhoa Garcia, Maria Alejandra Gonzalez, Idoia Fernandez, Hodei Aizarnazabal (patroia)

Kadete neskak

Arraunlariak: Laida Romero, Rosa Atorrasagasti, Maddi Alkain, Jenni Rodriguez, Joana Lertxundi (patroia)

Ordezkoak: Sarai Idigoras, Intza Erkizia, Leire Iturralde, Arhane Azkue, Uxue Eizagirre, Ainara Bravo, Ana Manterola, Haizea Gozategi (patroia), Saioa Olasagasti (patroia)

Infantil mutilak

Arraunlariak: Eneko Tamayo, Gartxot Atorrasagasti, Oihan Manterola, Erik Azkue, Hodei Aizarnazabal (patroia)

Ordezkoak: Ugaitz Astigarraga, Julen Uranga, Oier Ikatzeta, Imanol Sarasua, Aimar Arruti, Iker Rojo, Aratz Salsamendi, Martin Alberdi, Joana Lertxundi (patroia), Saioa Olasagasti (patroia)

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!