Jon Azkuek Bidasoan jarraituko du beste bi urtez

Karkara 2018ko api. 17a, 16:26

Eskubaloi jokalari oriotarrak beste bi denboraldietarako luzatu du kontratua Bidasoarekin.

Bidasoa eskubaloi taldean izango da Jon Azkue oriotarra datozen bi denboraldietan: bi urterako kontratua sinatu zuen jokalariak atzo.

2011-2012 denboraldian iritsi zen Azkue Bidasoara, Arratetik. Bidasoako erreferenteetako bat izan da ordutik, eta hala izaten jarraitzea nahi du Bidasoaren zuzendaritzak. Eskubaloi jokalari oriotarrak ere Bidasoan jarraitzeko borondatea erakutsi du, eta zazpi urte hauetan bere lehentasuna horixe izan dela gaineratu du.

Bestetik, urte guzti hauetan klubarekin, jokalariekin eta afizioarekin sortutako harremanak balorean jarri ditu; eta hori eskertzeko modua onena ematen saiatzea dela azaldu du.

Europan jokatzeko eskaintzak jaso ditu azkenaldian Azkuek, baina momentuz kontuan ez hartzea erabaki du. Bidasoa maila horretara iristearen esperantza du oriotarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!