1968ko Orioko nazioarteko estropaden irudiekin osatutako laburmetraia izango da Euskadiko Filmategiaren 40. urteurrenean

Karkara 2018ko api. 18a, 09:00

Donostiako Tabakaleran izango da proiekzioa ostegunean, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan.

Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen dituela ospatzeko, hainbat filmen proiekzioak izango dira apirilaren 19an, ostegunean, Donostiako Tabakaleran. Horien artean, Jesus Almendrosek eta Jose Luis Arzak zuzendutako Estropada berria ikus-entzunezkoaren proiekzioa izango da.

1968an Orion sortutako nazioarteko estropadetako antolaketa eta jai giroa bildu dituzte laburmetraian. Besteak beste, Orioko, Oxfordeko eta Cambridgeko tripulazioak izan ziren Oriako uretan.

Urte horretako irudien bideoa igo du Txanka erabiltzaileak YouTube plataformara.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!