Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari-lanposturako lehen azterketaren emaitzak, kontsultagai

Karkara 2018ko api. 19a, 12:59

Orioko Udalak webgunean argitaratu berri du zerrenda.

Joan den ostiralean egin zen Karela kiroldegian Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko maila ertaineko teknikari-lanpostuaren deialdiko lehen azterketa, eta Udalak publiko egin ditu emaitzak.

Azterketa HAEE/IVAPek bideratu zuen eta test motakoa zen. Hauek dira testaren erantzun zuzenak:

Lehen azterketaren erantzun zuzenak (PDF)

Eta hauek dira azterketaren emaitzak:

Lehen azterketaren emaitzak. Iragarkia (PDF)

Erreklamazioak

Azterketak berrikusteko hiru laneguneko epea ematen du Udalak eta erreklamazioak egiteko, berriz, bi lanegunekoa, azterketa berrikusten den egunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, idatziz, epaimahaiaren presidenteari zuzenduta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!