Orion 19 urte azpiko emakumeen Espainiako softbol txapelketa jokatuko da bihartik aurrera

Karkara 2018ko api. 26a, 10:04

Bihar eta etzi, zortzi taldek egun guztian zehar jokatuko dituzte partidak Mendibeltzen, eta igandean finalak izango dira.

Bihartik aurrera, 19 urte azpiko emakumeen Espainiako softbol txapelketa jokatuko da Orion. Guztira, zortzi izango dira Mendibeltzen lehiatuko diren taldeak.

Finaletara iritsi bitartean, partaideek bi multzotan banatuta jokatuko dituzte partidak. A multzoa Viladecans de Barcelona, Projecte de Barcelona, Dridma de Madrid eta Fénix de Valencia taldeek osatuko dute. B multzoan, Orioko Bate Bizkorrak taldearekin batera, Cambre de A Coruña, Antorcha de Valencia eta Sant Boi de Barcelona arituko dira.

Bihar eta etzi, ikuskizun ederra izango da Mendibeltzen egun guztian zehar. Igandean, 10:30etan brontzezko domina lortzeko partida jokatuko dute, eta 13:00etan finala.

 

 

 

 



Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide