RC Labradores eta Aviron Grenoblois garaile Orioko XVII. Nazioarteko Estropadetan

Karkara 2018ko mai. 5a, 22:00
Orioko mutilak bigarren sailkatu dira, bi puntu gutxiagorekin. Herriko neskek, azken-bigarren postua eskuratu dute.

Sevillako RC Labradores mutilen kategorian eta Frantziako Aviron Grenoblois, emakumeenean, izan dira garaile gaur arratsaldean Orioko uretan jokatu den XVII.Nazioarteko Estropadetan.

Mutilen arteko lehia parekatua izan da zortziko banku mugikorrean. Txanda guztiak jokatu ostean, Espainiako RC Labradores gailendu da 19 punturekin. Orio bigarren sailkatu da, 17rekin; ondoren Hondarribia, 12 puntu eskuratuz; Zierbenak 7, Caminhensek, azkeneko postuan, 5.

Emakumeen estropadan frantziarrak izan dira protagonistak. Lauko banku mugikorretan aritu dira neskak eta maila ona erakutsi dute. Amaieran, Aviron Grenoblois A eta B taldeek lehen eta bigarren postuak lortu dituzte hurrenez hurren (20 puntu, eta 12). Hirugarren RC Labradoreseko enbarkazioa sailkatu da 12 punturekin.Etxekoek lan ona egin dute, 10 puntu berenganatuz estropada bukaeran. Caminhense portugaldarrek itxi dute markagailua, 6 punturekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!