Ostiralean Bidasoako Itzuliaren Orio-Orio etapa jokatuko da

Karkara 2018ko mai. 8a, 17:02

Ostiralean txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da Orion. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindularien Bidasoako 46. Itzuliko 3. etapa herrian hasi eta bukatuko da.

Asteazkenean, bihar, hasiko dute Bidasoako Itzulia Irunen, eta ostiralean iritsiko da Oriora. Itzuliko probarik luzeena izango da, 131,20 kilometroko ibilbidea osatu beharko baitute txirrindulariek.

Ostiralean eguerdi partean abiatuko dute Orio-Orio etapa;14:30ean herriko plazatik irtengo dira txirrindulariak eta Aritzaga kaletik barrena N-634 errepidea hartuko dute, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaroz. Gero, GI-631 errepidea hartu eta Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko dituzte Zumarraga aldera abiatzeko. Goierritik Mandubia gainetik sartuko dira berriro Urola Kostara eta Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, eta Meaga zeharkatuta berriz ere N-634 errepidea hartu eta Zarauztik Aiara igaroko dira eta Aiako gainetik Oriora itzuliko dira. 17:40 aldera iritsiko dira txirrindulariak Orioko zubira eta Itsaspetik Orioko Arrantzale kalera joango dira, bertan izango baita helmuga.

Ibilbidea, eskualdean barrena

14:30. Irteera. Orio, herriko plazatik.
14:38.
Zarautz (N-634)
14:44.
Getaria (N-634)
14:52.
Zumaia (N-634)
15:04.
Zestoa (GI-631). Tarteko helmuga.
15:16.
Azpeitian (GI-631)
15:22.
Azkoitia (GI-631)
15:48.
Zumarraga (GI-631)
16:00.
Ormaiztegi
16:12.
Mandubiako gaina
16:21.
Matxinbenta.
16:27.
Nuarbe auzoa.
16:35.
Azpeitia (GI-631)
16:49.
Zestoa (GI-631)
16:56.
Aizarnazabal
17:05.
Meagako gaina
17:12.
Zarautz
17:16.
Zuduriagako gaina.
17:21.
Aia, Ubegun
17:26.
Aiako gaina
17:32.
Aia, Andatza.
17:40.
Orio, zubia
17:44.
Orio, Itsaspe
17:42.
Helmuga, Orio Arrantzale kalea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!