46. Bidasoa Itzuliko Orio-Orio etapa: informazio praktikoa

Karkara 2018ko mai. 11a, 10:02

Elite eta 23 urtez azpiko txirrindularien Bidasoako 46. Itzuliko 3. etapa herrian hasi eta bukatuko da gaur. Informazio praktikoa ekarri dugu webera.

Eguna: Maiatzak 11, ostirala

Irteera ordua: 14:30

Irteera lekua: Herriko plaza

Aurreikusitako helmuga ordua: 17:40

Helmuga: Arrantzale kalea

Ibilbidearen kilometroak: 131, 20

Txirrindulari kopurua: atzo jokatu zen etaparen ostean, 131 txirrindularik osatzen dute sailkapen orokorra.

Trafiko etenak: Goizeko zortzietatik kirol proba amaitu bitartean, Txanka eta hondartzako errepidea erabili beharko dira herritik ateratzeko.

Txirrindulariak helmugaratzear direnean, trafikoa Baxoalde, Palota eta Balea kaleetako errepideetatik desbideratuko dute antolatzaileek.

Horrez gain, gaurko egun guztian zehar debekatua egongo da autoak Arrantzale kalean eta Abeslari kalean aparkatzea. Herriko plazako eta Aritzaga kaleko aparkalekuetan, lasterketa irteterakoan izango du eragina errepide mozketak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!