Asteburuetan plaza zirkulazioari irekitzearen komenientzia aztergai

Karkara 2018ko mai. 14a, 16:24

Kultur etxean elkartuko dira bihar 20:15ean, eta gaiarekin interesa izan dezakeen edonor gonbidatu du udalak bertan parte hartzera.

Udalak bilera irekia deitu du, asteburuetan plaza zirkulazioari irekitzearen komenientzia aztertzeko. 20:15ean elkartuko dira kultur etxeko areto nagusian eta bileran parte hartzera gonbidatu dituzte interesa izan dezaketen herritarrak: dendari eta tabernariak, herriko elkarteetako ordezkariak eta, oro har, herriko bizilagunak.

Arkupe elkarteak aurkeztutako eskari bati erantzunez, udaleko Obra eta Zerbitzuetako batzordeak apirilean onartu zuen plaza berriro irekitzea zirkulaziorako asteburuetan, maiatzetik hasita. Herriko hainbat talde eta norbanako ez daude ados erabaki horrekin eta hala adierazi diote udalari, beren arrazoiak azalduz. Hori ikusita, udalak berriro planteatu nahi du gaia eta, horretarako, herritarren iritziak jaso nahi ditu bilera ireki baten bidez.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!