Bi ikastetxeetako haurrek bertso saioa eskainiko dute bihar

Karkara 2018ko mai. 21a, 17:02

'Gu ere bertsotan' programaren barruan antolatu dute saioa. Iñaki Gurrutxagak izango du saioa zuzentzeko ardura, eta ikastetxe bakoitzeko hiruna taldek hartuko dute parte. 

Udalak eta bi ikastetxeek bultzatzen duten 'Gu ere bertsotan' programaren barruan antolatu dute haurren bertso saioa. Ikastolako areto nagusian izango da emanaldia bihar, 17:30etik aurrera. 

Ikasturtean zehar landutakoa erakutsiko dute haurrek. Iñagi Gurrutxaga ariko da saio zuzentzen, bertso irakaslea baita bi ikastetxeetan. 

Ordubete iraungo du saioak, eta ikastetxe bakoitzeko hiruna talde igoko dira oholtza gainera. Emanaldia irekia izango da bertaratu nahi duen edonorentzat.