Irudietan: Kadete nesken denboraldiko azken futbol partida

Karkara 2018ko mai. 20a, 11:48

Sailkapenari begira, norgehiagokak ez zuen garrantzia berezirik, oriotarrek, lehengo astean lortutako emaitzari esker, denboraldia igoera postuetan bukatzea bermatua baitzuten. Hala ere, herritar mordoxka hurbildu zen futbol zelaira, ligako azken jardunaldiaz gozatu eta igoera ospatzera. Orioko futbol taldeak 2-0 emaitzarekin irabazi zuen Donostiako Intxaurriren kontrako partida.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!