Talai Mendik guztia prest du Kukuarri asterako

Karkara 2018ko mai. 21a, 15:40

Urtero ospatzen den Kukuarri eguna aitzakia hartuta, Talai Mendi elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu etzi hasi eta igandera bitartean.

Usadioari jarraituz, aurten maiatzaren 27an ospatuko da Kukuarri eguna, hileko azken igandean. Azken urtetan egin bezala, Orioko Talai Mendi elkarteak Kukuarri astearen 6. edizioa antolatu du. Herritarrek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute maiatzaren 23tik 27ra bitartean:

Maiatzak 23, asteazkena

17:00-20:00 Slackline-a herriko plazan

Maiatzak 24, osteguna

17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin

Maparen laguntzarekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dituzte partaideek. Edozeinek parte har dezake: bakarka, familian edota taldean. Talai Mendi elkartean emango saio hasiera jokoari.  

Maiatzak 25, ostirala

21:30 Bilbao Mendi Film Festival-eko film laburren proiekzioa kultur etxean*: 

- In Perpetual Motion
- Uruca II - Bugaboos edition
- The Last Honey Hunter
- Psycho Vertical

* Aurrez gonbita hartu beharko da kultur etxean, maiatzaren 14tik aurrera

Maiatzak 26, larunbata

16:00-19:30 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da
16:00-19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango du nahi duenak

Maiatzak 27, igandea, Kukuarri eguna

10:00 Irteera herriko plazatik
11:00 Tontorreko gurutzean elizkizuna
Ondoren, salda eta pintxo beroak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!