Orioko Bate Bizkorrek laugarren postua borrokatuko dute

Karkara 2018ko mai. 22a, 10:07

Pasa den asteburuan jokatutako jardunaldiarekin OBB-k lehenengo fasea bukatu du. Bigarrengoan, laugarren postua lortzen saiatuko dira, Erreginaren kopa jokatzeko azkenengo aukeraren bila.

Joan den asteburuan Orioko Bate Bizkorrek Fenix Valentziako talderen aurka jokatu zuten Mendibeltz zelaian.

Lehenengo jokoan, Oriokoek ez zuten irabazterik izan. Valentziakoek 3 puntu lortu zituzten partidaren hasieran. Hala ere oriotarrek lan txukuna egin zuten. Aipatzekoa Maria Caicoyaren bateatze-lana, bi hit lortuaz.

Bigarrengo partidan,  sailkapena jada erabakita, ez zen tentsio handirik nabaritu jokoan. Ez zen hirugarrengo sarrera arte punturik lortu, non markagailua 1-2 jarri zen bisitarien alde. Bostgarren sarreratik aurrera, Fenixekoek batazo ugari eman zituzten, Oriokoen akats defentsibo batzuekin gehituta, markagailua 9-1 geratuz kanpokoen alde.

Jardunaldi honekin, OBB taldeak sailkatze fasea bukatu du, erdiko taldean geratuz. Bigarrengo fasean, laugarrengo postua borrokatuko dute, Erreginaren kopa jokatzeko azkenengo aukeraren bila.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!