Hondartza garbitzeko deia egin dute Orioko Surf Taldeak eta Herriok

Karkara 2018ko mai. 22a, 17:30

Antilla hondartza eta inguruko arrokak garbituko dituzte larunbatean, goizeko 10:30ean hasita. Ondoren, hamaiketakoa izango dute boluntarioek. 

Urtero bezala, Antilla hondartza garbitzeko hitzordua jarri dute Orioko Surf Taldeak eta Herrio Natur Taldeak elkarlanean. Dagoeneko hondartza garbitzeko zerbitzua martxan dagoenez, arrokak eta hondartza ingurua garbituko dituzte, batez ere. 

Goizeko 10:30etik aurrera elkartuko dira Antilla hondartzan, larunbatean. Herritarrak auzolanean parte hartzera gonbidatu dituzte, eta boluntarioek hamaiketakoa ere izango dutela zehaztu dute antolatzaileek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!