Oraindik eskuragai daude Rafa Ruedaren kontzerturako sarrerak

Karkara 2018ko eka. 4a, 13:46

Ostiralean, Ekainak 8, izango da kontzertua Orioko kultur etxean iluntzeko hamarretatik aurrera.

Ibilbide oparoa egin du azken urtetan Rafa Rueda abeslari eta gitarra jotzaile mungiarrak; bai bakarlari gisa, eta baita zenbait talde eta musikarirekin batera. Esaterako, Broken Bihotz eta Pi L.T. taldeetako abeslaria izan da, eta 2015etik Zarauzko Lou Topet taldeko partaidea da. Bere izenpean zazpi disko ditu argitaratuta, eta beste taldeen kolaboratzaile gisa ere beste hainbat.

Sarrerak salgai

100 sarrera jarri zituen Udalak kultur etxean salgai, aforoa bete artekoak, eta oraindik geratzen dira batzuk eskuragai. Bost euroren truke eros daitezke.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!