Edadetuentzako kirol zirkuitu berri bat instalatu du Udalak autopistaren ondoan

Karkara 2018ko mai. 25a, 18:00

Maiatzaren hasieran Ibai Ondoko parkeko edadetuentzako kirol zirkuitua berritu zuen Udalak.

Ibai Ondoko zirkuitua berritzeaz gain, Estropalari kalearen bukaeran, autopistaren ondoan, beste berri bat instalatu du orain. Bigarren zirkuituak ere zortzi aparatu ditu, Ibai Ondokoak bezala.

Horrez gain, Ibai Ondoko zirkuituan aprobetxatzeko moduan zeuden lau aparatuak Muntoko pasealekuko skate parkean instalatuko dira. Edadetuek, beraz, hiru gune izango dituzte aurrerantzean herrian, ariketak egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!