Alaitasun kalejira bat

Gorka Erostarbe / BERRIA 2018ko mai. 26a, 09:47
Argazkia: Juan Carlos Ruiz / Foku
Gozategik «alaitasuna eta aldarrikapen txikiak» dakartza 'G puntua' disko berrian. Asier Gozategik dio «hasierako diskoen freskotasuna» berreskuratu dutela

Deiturak berak salatzen du musika ulertzeko duten modua. Gozatzeko esperientzia bat da musika. Besteekin partekatzekoa eta talde giroan disfrutatzekoa. Horregatik plazaren aldarria, eta kalejirarena. Eta, horrela aurkeztu zuten disko berria, atzo, Donostian: gertuko jendez inguraturik eta Arinaiztarrak kalejira zuzenean joz. Gozategik G puntua lan berria plazaratu du Elkar etxearekin, Gozategi (1995), lehena aurkeztu eta hogeita hiru urtera.

Hogeita bost urtetik gorako ibilian gorakoak eta beherakoak izaten dira, gozoak eta gaziak, denetik. Baina, «ilusioa eta freskura berreskuratuta» iritsi dira une honetara, Asier Gozategi taldeko kide eta sortzaileak azaldu zuenez. «1995ean deitu ziguten Elkarretik, eta ilusio handia egin zigun. TESTUA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!