Gaur da Mandalarak antolatutako heriotzaren inguruan hitz egiteko topaketa

Karkara 2018ko mai. 29a, 09:48

Mandalara taldeak antolatu du ekimena, eta arratsaldeko zazpietan hasiko da Antilla hondartzako Barra tabernan.

Heriotzaren inguruan hitz egiteko topaketa antolatu du Mandalara taldeak. Hizketaldia gaur arratsaldean izango da, Antilla hondartzako Barra jatetxean, 19:00etatik 20:30era.

Gasteizen ekainaren hasieran egingo den Nazioarteko Zainketa Aringarriaren Kongresuaren aurrekari gisa antolatu dituzte topaketak Espainiako hainbat txokotan, tartean, Orion. Konfiantzazko giroa sortu eta heriotzaren inguruan libreki hitz egitea da antolatzaileen helburua. Gaia hainbat arlotatik jorratuz, gizarteko tabuak hautsi eta heriotzari ikusgarritasuna eman nahi diete.

Dolurako laguntza taldea izan ez arren, norberak bere esperientziak partekatu ditzakeela jakinarazi dute
Mandalaratik. Horretarako, konfidentzialtasunean eta errespetuan oinarrituko dira. Doako topaketa izango da, baina parte hartzeko izena eman behar dela ohartarazi dute, telefono zenbaki honetan: 648 48 74 89.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!