"Haurrak dolu prozesuan" hitzaldi-tailerra, asteazkenean

Karkara 2018ko eka. 4a, 11:28

Aingeru Oiartzabal psikologoak gidatuko du Orioko Herri Ikastolak antolatu duen saio irekia.

Datorren asteazkenean, Ekainak 6, Aingeru Oiartzabalek Haurrak dolu prozesuan hitzaldi-tailerra emango du Ikastolako aretoan.

Heriotzaren aurrean, edo dolu prozesua bizitzerakoan, haurrekin izan beharreko jokabide egokiei buruzko azalpenak eman, eta ariketa praktikoekin, horiek lantzea da saioaren helburua. Gurasoei zuzendua dago Orioko Herri Ikastolak antolatu duen ekimena.