Indartsu heldu da OBB ligako azken jardunaldira

Karkara 2018ko eka. 12a, 16:35

Igandean jokatuko dute ligako azken jardunaldia Mendibeltz zelaian, Dridmaren aurka.

Pasa den asteburuan jokatu zuen Orioko Bate Bizkorrak taldeak bigarren faseko bigarren jardunaldia, Viladecansen (Bartzelona). Ezin izan zuten markagailuan punturik lortu zortzigarren sarrerara arte, eta bi taldeen lan ofentsibo eta defentsiboak maila altua erakutsi zuten. Maria Caicoya jokalariak hit bat lortu zuen, Maialen Pisoni bidea irekiz. Hala lortu zuten partiduaren lehenengo puntua. Jarraian, Igone Etxeberriak bigarren puntua eman zion taldeari, partida oriotarren alde geratuz. 

Kelly Lovatok egindako lana nabarmendu zen partidan, hamabi jokalari kanporatu baitzituen jaurtitzaile lomatik. Bestetik, Maria Caicoyak eta Igone Etxeberriak lortu zituzten partidua irabazteko beharrezko bi puntuak. 

Bigarrengo partidua, aldiz, oso ezberdina izan zen. Erasoan fin ibili ziren oriotarrak, sarrera guztitan puntuak batuz. 2-12 utzi zuten markagailua bigarren norgehiagokan. 

Igandean Dridmaren aurka jokatuko dute etxean. Ligaren azken jardunaldia izango da, eta bi taldeek Erreginaren Kopan lehiatzeko txartela izango dute jokoan. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!