Salatxo abesbatza eta La Jodedera sanpedroetarako elkarrekin entseatzen ari dira

Karkara 2018ko eka. 15a, 16:45

San Pedro egunean, abesbatzak eta musikari kubatar eta euskaldunekin osatutako taldeak kontzertu berezia emango dute plazan.

Salatxoa abesbatza eta La Jodedera musika taldea elkarrekin entseatzen ari dira egunotan, San Pedro jaietan emango duten kontzertua prestatzeko. Salatxok 25 urte beteko ditu aurten, eta festetako emanaldi berezi hau, urteurrenaren harira antolatu dituzten ekimenetako bat da.

Kontzertua San Pedro egunean izango da, ekainaren 29an, 13:00etatik aurrera. Salatxotik adierazi dutenez, emanaldian bertan egingo da koruko kideak orain saltzen ari diren txartelen zozketa; zenbaki saritua duenak, jakiz eta edariz hornitutako saskia irabaziko du.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!