Nadeth Agirre: "ETE Ligak emakumeen arrauna indartzeko balioko duela uste dugu"

Karkara 2018ko eka. 18a, 19:00

Nadeth Agirre. (Artxiboko irudia)

Igandean Orioko emakumezkoen traineruak E.T.E. Ligako lehen bandera irabazi zuen, Portugaleten.

Ligako lehen badera irabazi duzue. Ezustekoa izan al da?
Bagenekien San Juango trainerua indartsu zegoela, eta esperantza inoiz galtzen ez bada ere, ezustean harrapatu gaitu garaipenak.

Hala ere, traineru denboraldia hasi aurretik ere irabazi izan diezue pasaitarrei. 
Traineriletan Euskadiko Txapelketa irabazi genuen, eta beste bandera bat Getarian. Guk neguan lan handia egin dugu, eta akatsen bat egiten badute gertu izango gaituzte bandera irabazteko prest.

San Juanengandik inoiz baino gertuago al zaudete?
Orioko emakumezkoen trainerua sortu genuenetik gure asmoa urtez urte hobetzen joatea izan da. Neguan lan ona egiteaz gain, iazko taldea mantentzea lortu dugu, eta horrek urrats bat aurrera egiteko aukera eman digu. Uste dut San Juanengandik gero era gertuago gaudela.

Ligako lehenengo estropadan bandera lortu duzuela ikusita, zer helburu dituzue?
Gure helburua Eusko Tren Liga jokatzeko sailkatzea da. Datorren asteburuan E.T.E. Ligako beste estropada bat jokatuko dugu, eta azken estropada hauek sailkatze estropadarako prestatzeko balioko digute.

E.T.E. Liga garrantzitsua al da emakumezkoen arraunarentzat?
E.T.E. Ligak emakumeen arrauna indartzeko balioko duela uste dugu. Eusko Tren Ligarako sailkatzen ez diren taldeei estropadak jokatzeko eta maila hartzen joateko aukera emango die E.T.E Ligak. Azken finean, emakumezkoen arrauna sendotzea eta egonkortzea du helburu liga berriak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!