Lau domina eta kopa lortu ditu Irene Ansorregui igerilariak Gipuzkoako Txapelketan

Karkara 2018ko eka. 20a, 10:19

Orain uztailaren 22an egingo den Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia prestatzen hasiko da igerilari oriotarra.

Irene Ansorregui Alonso igerilari oriotarrak pasa den asteburuan Gipuzkoako Igeriketa Txapelketan zilarrezko bi domina, brontzezko beste bi eta kopa bat lortu zituen. Ansorreguik senior kategorian parte hartu zuen, eta bederatzi urtetan Zarauzko Balea Igeriketa Klubean aritu ondoren, txapelketak uztea erabaki du etxetik kanpo ikastera joan behar duelako. Beraz, Gipuzkoako Txapelketa izan zen igerilekuko bere azken txapelketa.
 
Hurrengo denborak egin zituen Irene Ansorregui Alonsok Gipuzkoako Igeriketa Txapelketan.
200 metro estilo desberdinetako frogan = 2:39,23 denbora
50 metro bizkar estiloko frogan = 31,75 denbora
100 metro bizkar estiloko frogan= 1:08,53 denbora
200 metro bizkar estiloko frogan= 2:25,54 denbora
 
Orain uztailaren 22an egingo den Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia prestatzen hasiko da igerilari oriotarra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!