Sorginak Orioko kaleetan eta "Arinmak" kiroldegian, San Juan gauean

Karkara 2018ko eka. 24a, 20:00

Atzo, San Juan gauean, sorginek Orioko kaleak hartu zituzten iluntzean. Jarraian, Harribilek Arinmak ikuskizuna estreinatu zuen herritarrez leporaino bete zen kiroldegian.

Sorginek Orioko kaleak hartu zituzten atzo iluntzean. 21:30ean hasi zuten kalejira, eta dantza eta oihu ozenak egin zituzten herriari buelta ematen zioten bitartean. Kalejira kiroldegi barrura sartutakoan bukatu zuten.

Sorginak desagertzearekin batera hasi zuten Harribil dantza taldekoek Arinmak ikuskizunaren estreinaldia. Kiroldegiko harmailak goraino bete ziren, eta han ziren herritarrek gogotsu txalotu zituzten dantza ezberdinak. Publikoaren artean harrera ona izan zuten gorputz mugimenduen osagarri izan ziren bideo proiekzioek ere. Surik ikusi gabe, San Joan gaua modu ezberdinean gozatzeko aukera ederra eskaini zuten Harribil dantza taldekoek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!