Ziklomotoreen azterketa teknikoa egingo da uztailaren 4an eta 18an

Karkara 2018ko uzt. 2a, 11:45

Ziklomotorra.

Azterketa teknikoa egin nahi dutenek, aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Irungo IAT/ITVra deituta: 943626300.

Herriko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, uztailaren 4an eta 18an.

Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko herrian bertan.


Aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Irungo IAT/ITVra deituta: 943626300.

Horretarako, bi egun izango dituzte aukeran: uztailaren 4a eta 18a.

Ordutegia hau izango da: 9:00etatik 14:45era. Bere ziklomotorearen azterketa egin nahi duenak Herriko Plazara azaldu behar du, aldez aurretik hartutako egun eta orduetan, ziklomotorearen dokumentazioa ekarriz.


Udaltzaingotik gogorazi behar dugu derrigorrezkoa dela motorrei azterketa teknikoa egitea eta berehala kontrolak egiten hasiko direla, motorrek azterketa pasa duten ala ez egiaztatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!