Asisko Urmenetaren `Eusklabo alaiak´ bakarrizketa ilustratua ostegunean

Karkara 2018ko uzt. 9a, 10:32
Argazkia: Goierriko Hitza

Salatxo aretoan izango da saioa, uztailaren 12an, arratsaldeko seietatik aurrera.

Argitaratu duen azken lanaz jardungo da ostegunean Asisko Urmeneta komikilaria. Orioko Salatxo aretoan eskainiko du Eusklabo alaiak izena duen azken komiki-albumari buruzko hitzaldi ilustratua.

Komikilari nafarrak kezka eragiten dioten gaiak jorratzen ditu argitalpen berrian. Umoretik hasi eta bere frustrazio nahiz buruhausteak kitatzeraino iristen da.

Euskal Herrian kokatua da

Parodia satiriko moduan deskribatzen du Urmenetak lan berria. Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa kritikoa egiten du komikilariak, umorea abiapuntu gisa hartuta. Titulua da horren adibide garbia. Robinson Crusoeren nobela ere hartzen du oinarri, Euskal Herriaren parodia batekin nahasteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!