`Zergatik ez?´taldeak etzi ekingo dio itsas zeharkaldiari

Karkara 2018ko uzt. 10a, 16:06

Udazkenean hasita, Zergatik ez? taldeko partaideek hilabeteak eman dituzte arraunean ikasten eta entrenamenduak egiten. Ostegunean, hilaren 12an, hasiko dute erronka Arraunetxen goizeko zazpietan: Oriotik Bilborainoko joan etorria egingo dute arraunean, lau egunetan. 2017ko azaroan taldekideekin egindako bideoa ekarri dugu berriz webera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!