Sonia Ziani surflaria `Glassy´dokumentalean

Karkara 2018ko uzt. 17a, 09:49

Gaur estreinatuko dute Zarautzen Leire Garmendia bideogilearen Glassy dokumentala. Filmak, ikuspegi feministatik, surf munduko genero berdintasuna du aztergai, hainbat emakumeren testigantzen bidez. Sonia Ziani oriotarra da filmeko protagonistetako bat.

Gaur iluntzean, 22:30ean hasita, Leire Garmendiaren Glassy filma proiektatuko dute estreinakoz Zarauzko Shelter tabernan.

Bideogile zarauztarrak adierazi duenez, surf munduan ere emakumezkoek gizonezkoek baino aukera eta laguntza gutxiago dituzte, eta filmak desoreka horiek aztertzen ditu. Sonia Ziani da dokumentalean bere ikuspegia ematen duen elkarrizketatuetako bat, beste surflari hauekin batera: Garazi Sánchez, Ainara Aymat, Nadia Erostarbe, Janire González-Etxabarri, June Erostarbe eta Annette González-Etxabarri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!