Bodega Katxiña Jatetxeak 'World Luxury Restaurants Awards' saria jaso du Belfasten

Karkara 2018ko uzt. 18a, 12:33

Munduko luxuzko erretegirik hoberenaren kategorian gailendu zen joan den larunbatean, hilak 14, Belfasteko hirian egindako nazioarteko ekitaldi gastronomikoan.

Orioko Katxiña Upategiak munduko luxuzko erretegirik onenaren saria eskuratu zuen joan den larunbatean, uztailak 14, Belfasteko Galgorm Spa & Ressort  jauregian ospatutako 'World Luxury Restaurants Awards' ekitaldian.

“Berri honek sorpresan harrapatu gintuen. Sekula ez genuen pentsatuko mundu zabaleko  beste  luxuzko jatetxeen artean izango ginenik”, azaldu zuten saria jaso bezain pronto Iñaki eta Izaskun Zendoia Katxiñako anai-arrebek: “Sari hau bereziki gure gurasoei zuzendu nahi diegu, 40 urtetan zehar beren bizitza ostalaritzari eskaini izangatik. Bodega Katxiñako talde guztiari ere eskerrik beroena, beraiengatik ez balitz hau ez litzateke posible izango. Mila esker gurekin taldea osatu nahi izanagatik; argi dago elkarren artean emaitza zoragarriak lortzeko gai garela.”

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!