'Piratas del Caribe: La venganza de Salazar' filma eskainiko dute larunbatean, Orioko hondartzan

Karkara 2018ko abu. 2a, 15:54

Udako kultur programazioaren barruan, Piratas del Caribe: La venganza de Salazar filma botako dute hondartzan larunbatean, abuztuak 4, 22:15ean hasita. Sarrera doakoa da.

Jack Sparrow pirata dislokatua protagonista duen Piratas del Caribe sortako bosgarren filma da honako hau, eta aurrekoen ildotik doa, abentura eta fantasia uztartuz nahasketa bizi batean. 2017an estreinatu zen filma eta gustura utzi zituen zaleak.

Larunbatean eskainiko dute 22:15etik aurrera, Orioko hondartzan jarriko duten pantaila handian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!