Orioko sorosleak greba egiten ari dira, lan baldintzak hobetzeko eskatzeko

Karkara 2018ko uzt. 30a, 15:44

Orioko sorosleek ostiralean elkarretaratzea egin zuten udaletxe aurrean, bizi duten lan prekarietatea salatzeko. Horrez gain, atzotik greban daude.

Gipuzkoako hondartzetako sorosleek igandean hasi zuten hiru eguneko greba, eta Oriokoek ere bat egin dute lan baldintzak hobetzea eskatzen duen deialdiarekin. Atzo eta gaur bandera gorriak igo dituzte sorosleek Orioko Antilla hondartzan. Izan ere, gutxieneko zerbitzua eskaintzen dutenez, ohikoak baino sorosle gutxiago daude lanean. 

Bihar ere greba egingo dute Orioko Antilla hondartzako sorosleek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!