Udala hasi da dagoeneko lur azpiko edukiontziak egokitzen

Karkara 2018ko abu. 1a, 10:05
Niko aurreko edukiontziak. (Orioko Udala)

Pasa den astean egokitu zituen Niko aurrekoak eta Ikastolako DBHko eraikinaren aurreko edukiontziak.

Hondakinak biltzeko sistema berriaren ondorioz, lur azpiko edukiontziak egokitu behar ditu Udalak eta dagoeneko ari da lan horretan. Pasa den astean egokitu zituen Niko aurrekoak eta Ikastolako DBHko eraikinaren aurreko edukiontziak.

Lehengo lur azpiko edukiontziak estuagoak ziren eta espazio berean bost edukiontzi sartzen ziren (organikoa, errefusa, ontziak, paperak eta beira). Oraingoak zabalagoak direnez, lau bakarrik sartzen dira espazio berean eta, beraz, Udalak erabaki du, gertu dauden guneetan, beirarena eta paperaren edukiontziak ez dituela gune guztietan jarriko, baizik-eta batean bai eta ondokoan ez. Esate baterako, ikastolaren aurreko gunean jarri da paperaren edukiontzia, han gehiago erabiliko delakoan; eta Niko ondokoan instalatu da beirarena. Bi guneak nahiko gertu daudenez elkarrengandik, Udalak uste du ez dela eragozpen handirik sortuko erabiltzaileentzat.

Irailetik aurrera segituko du Udalak edukiontziak egokitzeko lanean eta espero du urtea bukatzerako gune guztiak egokituta eta martxan izatea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!