Orio laugarren sailkatu da Espainiako Traineru Txapelketan

Karkara 2018ko abu. 4a, 21:04

Estropada hasiera (@ArraunakGora).

Castro Urdialesen jokatu dute gaur arratsaldean Espainiako Traineru Txapelketa, eta Orioko gizonezkoen ontzia bertan izan da. Laugarren kaletik lehiatu da, eta hasieratik atzean geratu da, laugarren postuan sailkatuz. Zierbenak irabazi du 20:14ko denborarekin; bigarren izan den Bermeori 2 segundoko aldea atera dio, eta hirugarren postuan bukatu duen Hondarribiari 19 segundo. Orioko trainerua 32 segundora iritsi da.