Erandioko Bandera irabazi du Orio B traineruak

Karkara 2018ko abu. 5a, 14:35

Orio B ontziko arraunlariak banderarekin.

KAE 2 ligako jardunaldia izan da gaur eguerdian Erandion, eta Orioko gizonezkoen bigarren ontziak jokoan zegoen bandera erdietsi du. Erlojupeko estropada izan da, bi txandetan banatuta, eta etxekoak bigarrenean aritu dira. Lau luze osatu ondoren, eguneko denborarik onena markatu dute, 20:30,22rekin; bigarren sailkatu da Donostiarra, 32 segundora, eta Camargo hirugarren, 33 segundora. Taldeari harrera egingo diote herrian gaur arratsaldean, 19:30 aldera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!