Orioko turismo bulegoak 1.207 bisitari izan ditu ekainean, eta 2.479 uztailean

Karkara 2018ko abu. 7a, 10:28

Ekainean bisitari atzerritarra izan da turismo bulegotik gehien pasa dena, eta uztailean, Espainiar estatukoa.

Donostian hasita, kostaldeko herri txikiak ezagutzeko interesa izan ohi du turista askok, eta joera horrek Oriora bisitari dezente erakartzen ditu, Raquel Arrieta Orioko turismo bulegoko arduradunaren esanetan.

Azken urteetan kostaldeko Santiago bidea indarra hartzen ari da, eta horren ondorioz, asko dira hilabeteotan herritik pasatzen diren erromesak. Ekainean turismo bulegotik pasatako 1207 bisitaritik 496 Santiagora bidean zihoazen. Uztailean 2479 bisitatik 501 izan dira erromesenak. Abuztuari dagokionean, erromes kopuruak behera egitea da aurreikusten da, eta Orio bisitatzen eta bertan ostatu hartzen dutenen kopurua igotzea.

Raquelen iritziz, hondartzak jendea erakarri arren, asko dira herria eta bertako kultura edo gastronomia  ezagutzera etortzen diren turistak. Uda garaian, inguruko mendi bueltei buruz jasotzen dituzten kontsultak ere asko izan ohi dira.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!