Turismo eta Kultura zinegotziaren oharra, 40 Principales-en kontzertuaren harira

Karkara 2018ko abu. 9a, 13:10

Lourdes Salsamendik, Orioko Udaleko Kultura eta Turismo zinegotziak, ohar bat idatzi du 'Los 40 Summer Live' jaialdiaren inguruan.

Turismo  zinegotzi gisa oso interesgarria iruditzen zait atzoko ekitaldiak bezalakoak antolatzea Orion.

Ekitaldi honen kostua handia da Udalak bakarrik  antolatzeko, horregatik iruditzen zait ostalariek eta merkatariek bat egin behar dutela Udalarekin honelako ekintzak burutzeko.

Gai hau bideratzeko irizpide batzuk proposatzen ditut:

- Kokapena denon artean adostea.

- Euskara bermatzea, bai musika aldetik eta bai publizitate aldetik ere.

- Herriko taldeek nahiko balute, honelako ekintzetan parte hartze; plataforma gisa ona izan daiteke eta beraientzat.

Bestalde, beste jaialdi mota batzuk ere antolatu daitezkeela iruditzen zait eta guztien artean landu, adibidez, indar gehiago duen 'Orio Rock' bat antolatu; hau da, 40 Principales jaialdirako bideratu den dirua beste formatu honetarako erabiltzea. 

Aukera hau  niri pertsonalki asko gustatzen zait, jarraipen bat eduki dezakeelako datozen urteetan.

Baina 40 Principales-ek duen oihartzuna, herriarentzako ona izan daitekeela ere iruditzen zait.

 

Lourdes Salsamendi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!