Aste honetan agortuko dute hegaluzearen kuota arrantzaleek

Xabier Martin / BERRIA 2018ko abu. 13a, 09:23
ARGAZKIA: JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Hilaren 18an badaezpadako itxiera egingo du Arrantza Idazkaritzak, baina ordurako ahitu egingo da kuota. Kantauriko ontziek 12.000 tona inguru arrantzatu dituzte dagoeneko.

Hegaluzearen kanpaina abagune gazi-gozoa eragiten ari da egunotan Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleen artean. Gozoa, ondo joan delako prezio eta harrapaketen aldetik; gazia, nahi baino lehenago bukatuko delako, eta harekin batera arrantzale asko jarduerarik gabe geratuko direlako berdelaren kanpaina hasi arte, 2019ko otsailean. Horrela jakinarazi zuen Bizkaiko Kofradiako presidente Iñaki Zabaletak, atzo. «Kontuan hartzen badugu 4.000 tona hegaluze baino gutxiago geratzen direla, segurua da aste eta erdian harrapatuko dela kuotaren %100. Astero, 2.000 tona inguru harrapatzen ari gara. Itxi egin beharra dago, ez dago besterik».

Eta orain, zer? Arrantzale asko lurrean geratuko direla. ALBISTEA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!