Bigarrena izan da emakumezkoen txalupa Donostiako Estropadan

Karkara 2018ko ira. 9a, 11:09
Orio Arraunketa Elkarteko neskak Donostiako irla aurretik pasatzen.

Lan ona egin du Orioko traineruak poparean, eta une batean, Donostiako badian, Orio San Juanengandik hiru segundura jarri da.

Goiz partean Donostiako badian itsasoa bare-bare bazegoen ere, iragarpenek aurreikusi bezala ipar mendebaldeko haizea altxa du emakumezkoen estropada hasi denerako, eta estropada eremua narrastu egin da. Oriotarrek ohorezko txandan lehenengo kaletik arraunean egin dute, San Juan, Riveira eta Gu Arraun taldeek aurka.

Batelerak hasieratik estropadaren buruan jarri dira, Orioko txalupa bost sengundura zutela. Estropadan zehar taldeen arteko tarteak mantendu egin dira, baina lan ona egin dute oriotarrek poparean eta gertu jarraitu diete herriko neskek Batelerei. Une batean Donostiako badian Orio San Juanengandik hiru segundura ere jarri da. Dena dela, azkenean Pasaiako ontziarengandik lau segundura helmugaratu dira Orioko neskak.

2018ko DONOSTIAKO ESTROPADAKO 2. JARDUNALDIKO SAILKAPENA
1.- San Juan 21:29,30
2.- 21:41,24
3.- Riveira 21:48,52
4.- Arraun Lagunak 21:59,04
5.- Hibaika 22:19,36
6.- Donostiarra 22:26,00
7.- Kaiku 22:37,78
8.- Tolosaldea 23:10,70

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!