Ostiral honetan, ate irekiak Orioko euskaltegian

Karkara 2018ko ira. 12a, 13:00

Datorren ostiralean, hilak 14, Orioko euskaltegia bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Euskaltegiko ateak zabaldu eta bertako instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izango dute joaten direnek. 

Orioko AEK-tik aditzera eman dutenez, ate irekien ondoren, esku-orriak banatuko dituzte herrian: Denetariko eskaintza daukagula erakutsi nahi diegu herritarrei: aurrez aurrekoa, on-line, autoikaskuntza... Horrez gain, maila guztietan trebatzen ditugu ikasleak (A1, A2, B1, B2, C1, C2), Orioko Udalaren laguntzaz, 100 euro kostatzen da ikasturtea, eta, gainera, diru-laguntza gehiago eskura daitezke Eusko Jaurlaritzaren bitartez. Ez galdu, beraz, izen emateko aukera! Hilaren 20 arte, zuen zain izango gaituzue.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!