Euskal dantzen ikastaroa abiatuko dute irailaren 26an, helduei zuzendua

Karkara 2018ko ira. 17a, 16:24
Urtero Soka Dantza egiten dute herriko jaietan. Herritarrak dantzan.

Urtero bezala, Talai-Mendi helduen dantza eskolak eskainiko du ikastaroa. Asteazkenero bilduko dira 21:00etan, Kosta Tailerrean.

Aurtengo ikasturtean ere Talai-Mendi helduen dantza eskolak euskal dantzen ikastaroa eskainiko du Kosta Tailerrean. Asteazkenero bilduko dira parte-hartzaileak 21:00etatik aurrera, eta Fandangoa, Arin-arina, Mutxikoak, Larrain dantza eta beste hainbat dantza ikasiko dituzte bertan. Ikastaroa 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta euskal dantzak atsegin dituzten oriotarrak ikastarora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!