Muntoko paseoaren azpian, erribera eta ibaia banatzen dituen atetxo bat dago, marea igotzen denean automatikoki ixten dena. Dena dela, eremu horretara izkirak harrapatzera joaten diren zenbait lagunek irekita uzten dute atea, eta ondorioz marea igotzen denean urak hartzen ditu erriberako baratzak. Aurten ere baratzeetako uzta hondatu egin da, eta jabeek salatu dute, urtez urte errepikatzen den arazoa dela. Horregatik, inguru horretara izkirak harrapatzera joaten direnei mesedez atea ixteko eskatu diete, baratzetik bizi ez badira ere, lur eremua urak harrapatzen duenean uda osoko lana alferrik galtzen delako.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!