Irristaketa eskola martxan jarriko dute

Karkara 2018ko ira. 27a, 09:48
Haurrak eta helduak irristaketan Zarauzko Zinema pilotalekuan.

Orion eta Zarautzen izango dira ikastaroak, eta urriaren 1ean ate irekien jardunaldia egingo dute 17:00etatik 19:00etara Zarauzko Zinema pilotalekuan, irristaketa probatu nahi dutenentzat.

6 urtetik gorako haurrentzako izango dira ikastaroak, eta izena eman nahi dutenek iadanik egin dezakete, lotura honetanklik eginda. Ikastaroak Espainiako Irristaketa Federazioak aitortutako II. maila duen teknikari tituludunak emango ditu. Irristaketa teknikak "segurtasunez eta modu eraginkor batean" ikasteko aukera izango dela adierazi dute antolatzaileek.

Adin ezberdinetako parte hartzaileentzat daude bideratuta ikastaroak. Orion asteartetan izango dira ikastaroak: 18:15etik 19:15era 6-12 urte arteko umeek parte hartuko dute, eta 19:00etatik 20:00etara 18 urtetik gorakoek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!