Urriko jardueren programa argitaratu du Udalak

Karkara 2018ko urr. 2a, 11:00
Pello AƱorga ipuin kontalariak saioa eskainiko du kultur etxeko areto nagusian.

Udalak kaleratu berri du urriko kultur jardueren programazioa. Honako ekitaldi hauek osatzen dute programa:

Udalak kaleratu berri du urriko kultur jardueren programazioa. Honako ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URRIAK 2, asteartea 

17:45. Hitzaldia Salatxo aretoan, Haurreskolako guraso batzordeak antolatuta. Gaia:  'Konpondu dezakegu. Gatazkak gainditzeko modu baketsu eta boteretsuan'. Hizlaria: Nerea Mendizabal psikopedagogoa.

URRIAK 6, larunbata

Euskal Herriko SUP Race Zirkuitua-Orio 2018. Arraun-surfeko txapelketa eta egun osoko festa.

URRIAK 13, larunbata

17:00. Orioko eta Zarauzko musika eskoletako trikitilari eta txistularien kalejira herrian barrena

18:00. ‘Beldartxo jatuna’ antzerkia Herriko Plazan

19:00. Bisiguaren 'master-class'a erretegian: bisigu dastaketa, aperitiboa eta txakolina. Aurrez eman behar da izena

URRIAK 16, asteartea 

18:00. Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)

19:00. Solasaldia Arraunetxen: ‘Oteizarekin batetik bestera’, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

  • Oskar Alegria, kazetari eta zinemagilea
  • Bernardo Atxaga, idazlea

URRIAK 18, osteguna

19:00. ‘Oteiza: 1908-2008 y sigo’ dokumentalaren proiekzioa kultur etxean, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

URRIAK 19, ostirala

11:00. Herriko haurren omenaldia Oteizari ‘Pietatea’ren azpian, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

22:30. ’Ttak!’ Beatriz Egizabalen bakarrizketa kultur etxeko areto nagusian, EUSKARALDIAren barruan

URRIAK 20, larunbata

10:00. Egun osoko irteera Altzuzako Oteiza museora eta Iruñera, ‘Oteiza 110’ programaren barruan. Izena urriaren 16a baino lehen eman behar da telefonoz edo emailez

URRIAK 21, igandea

18:30. ‘Esku Harriak: Oteizaren (h)aria’ dantza-bertso-musika ikuskizuna Herriko Plazan, MugMus Laborategiaren eskutik, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

URRIAK 22, astelehena

18:00. Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)

URRIAREN 26tik 28ra

Mandalara jardunaldiak Arraunetxen.

OHARRA
Urriaren 3tik aurrera, asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!