Oteizaren iruditeria, oholtzara

Ane Eslava / BERRIA 2018ko urr. 3a, 08:59

Argazkia: BERRIA

MugMus laborategiak Jorge Oteizaren ibilbidea interpretatu du 'Esku Harriak: Oteizaren (h)aria' ikuskizunean. Urriaren 21ean, artista jaio zen egunean, kale antzerkia ikusteko aukera izango da Orion.

Dantza, hitza, txalaparta, eskultura, espazioa, hutsa, bertsoa... Elementu askok osatzen zuten Jorge Oteiza eskultorearen unibertsoa. Horiek guztiak berrirakurtzeko helburuz sortu zuen MugMus Kultur Laborategia konpainiak Esku Harriak: Oteizaren (h)aria izeneko lana, orain dela hiru urte. Hainbat arte diziplina elkartu eta ikuskizun bat sortu zuten, Oteizaren ibilbidea omentzeko. Orain arte kalean egin dute, eta bihar aretoko bertsioa aurkeztuko dute, Iruñean, Mendillorri Civivoxen, 20:00etan.

Ikuskizunaren bitartez Oteizaren iruditerira modu artistikoan gerturatu nahi izan dutela adierazi du Beñat Ralla zuzendariak. MugMus Kultur Laborategiaren arduraduna da Ralla, eta haren lanetan hainbat arte adierazpide elkartzen ditu, diziplinartekotasuna lantzeko xedez. Bi arrazoik bultzatu zuten Oteizari lotutako obra bat egitera, azaldu duen moduan: Batetik, Suitzan ikasten ari nintzenean, ikuskizun bat aurkeztu behar nuen, eta Oteizaren lana helduleku egokia iruditu zitzaidan han euskal kulturaren berri emateko. Bestetik, ikasketa garaian inoiz ez didate Oteizaren inguruko azalpenik eman, eta ikusi nuen modu bat izan zitekeela harengana hurbiltzeko. Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.